ASTEKARIA

ASTEKARIA


2015/10/15-16

Informazio eta Komunikazio Teknologiak Lehen Hezkuntzara bideratuz, ikasgaiari hasiera emateko gure aurkezpen eta aurreideien azaleratzea landu dugu. Gai honen inguruan zenbait galdera planteatuz eta informazio berririk landu gabe, plateaturiko hauek erantzunez. Behin galderak erantzutean, denon artean jakintzak elkarbanatu eta erantzun zuzenak osatzen joan gara, horrela, zalantzaren bat izanez gero, besteena entzunez dudak argituz.
Bestalde, zenbait software aztertu eta landu ditugu. IKT-en bidez landu daitezkeen programa ezberdinak erabiliz, hala nola, Drive zein Gmail-aren erabilera eta honen eskaintza ezberdinak aztertuz.
    Gaurkoan aztertu dugun guztia berria izan da niretzat, interesgarria eta erabilgarria. Hauek nire egunerokotasunean erabili ditzakedala seguru nago , bai informazioaren bilaketetan bai bilatutakoaren gordeketa eta antolakuntzan.
 
2015/10/22-23

Blogaren sorrera edo eratorria eta honen erabilera aztertzearekin hasi gara. Hitzaren sorrera aztertu ostean, erabilera praktikoa ematen hasi gara, modu pertsonalean osagai ezberdinez jorratuz eta eraikitzen joanez.  
Hau gauzatu ahal izateko, bakoitzak bere interesekoa den hezkuntzari bideraturiko gai bat aukeratu behar izan du, landuko edo garatuko dituen aspektu eta arloak zerrendatuz. Sakon pentsatu eta aztertu ostean, hezkuntza zein gizartean diren genero ezberdintasunen trataera landuko da “Egin Nazazu Genero” blogean. Behin hau finkatua izatean, blogari sarreratxo bat egin diogu gure nondik norakoa labur azalduz.

Laugarren egunean, behin gure blog pertsonalari hasiera bat ematean, hau nola eraiki ikasi dugu, horrela gure bloga erloju, link zein bestelako osagaiekin osatuz. Bestalde, gure bloga garatzen eta aldatzen joateko beste zenbait aplikazio landu ditugu, hala nola, Picture Manager, non argazkiak editatu daitezkeen. Guzti hau ikusi ostean, gure blogak eraikitzen joateko aukera izan dugu, linken bidez ikaskideen blogak ikusteko aukera izanez eta gurea garatuz.
 
2015/10/ 29-30

Blogaren egituraketari amaiera emateko, zenait osagai gehitu dizkiogu, hala nola, egutegia. Bestalde, gure blogaren lizentzi bermaturik izateko Creative Commons ezarri dugu.
Honetaz aparte, gure blogaren parte diren gaiak, irudi zein bideo izan daitezkeenak, non bilatu eta zelan txertatu ikusi dugu, horrela, link-ak landuz. Bertan hauek bilatzean, hainbat orrialde ezberdin bisitatu ditugu hauen bilaketarako interesgarriak izan daitezkeenak, hala nola, youtube edo vimeo.
 
2015/11/12-13
Gaurkoan, Microsoft Office Word-ek dituen zenbait erabilera landu ditugu, hauetatik asko ezezagunak izan zaizkit. Aplikazio honek eskaintzen dizkigun zenbait abantailez ohartarazi gaitu irakasleak, bere erabilera modu positibo batean landuz. Oso interesgarria iruditu zait, Word baita gaur egunean lan egiterako orduan gehien erabiltzen dudan tresna. Barneraturiko erabilera hauek ezin hobeto datozkit etorkizunera begira, lana erraztu eta laburtuko baitit; mailak, estekak, “salto de página”, “ver en paralelo”, etab. erabiltzen jakinez gero egin beharreko alperrikako lanak kentzen baitituzu.
Proiektuarekin hasi gara! Gidak dakarrena aztertuz eta bideratu nahi den bide edo metodoaz hausnartuz. Lehenik banaka lanean jardunez eta ostean taldeka. “Los jetas y los pasotas” irakurgaiaren inguruan aritu gara. Hau irakurri aztertu eta taldeka komentatu dugu, gela osoan klase kideen artean ideiak elkar banatuz.
2015/11/19-20
Gaurkoan taldeka jardun dugu, denon artean Sites bat sortuz. Hau garatzen hasteko, talde fitxa bat amaitu eta mapa kontzeptual bat egiten hasi gara, Bubble orrialdearen bidez.
IKT-etan zentratu eta honen inguruan gaitasun digitalaren garrantzia aztertu dugu, bideo baten bidez hau sakonduz eta bertan, gaitasun soziokulturalaren barnean diren dimentsioak aztertuz. Hezkuntzan oinarrizko den gaitasun honen, gaitasun digitalaren informazioa eskaintzen duten zenbait link arakatu ditugu, ostean mapa kontzeptuala egin ahal izateko.
 
2015/11/26-27
Ikasle greba eguna.
Proiektuarekin jarraituz, taldean bakarka lan egiten hasi gara. Honetarako ezin bestekoa izan da talde lana sustatua izatea uneoro, nahiz eta bakarka aritu besteen lana zein den jakitea ezinbestekoa izan baitzaigu. Ordua bukatzean, etxerako zenbait lan izan ditugu, hala nola, 5.8. jarduera egitea. Hurrengoa astea DAL astea dela jakinik, aste bat dugu gure taldekoak lan hau burutu ahal izateko.

2015/12/03-04
DAL astea
 
2015/12/10-11
Bi egun hauetan gure talde lana bukatzen ibili gara, proiektuari amaiera emanez eta hurrengo astera begira aurkezpena prestatzen joanez. Hau egitean gure zalantzak argitzeko aukera izan dugu gure irakasle Josunerekin.

2015/12/17-18

Gure proiektua erabat amaitu eta aurkezteko prest.
Proiektuen aurkezpenak egin ditugu. Lehenengo taldea izan gara eta erabat gogotsu aritu gara ibilbide luze honetan eginiko lana denen aurrean aurkezten!
 
GABONAK HEMEN DIRA! URTE BERRI ON DANORI!

 


No hay comentarios:

Publicar un comentario